viernes, 5 de junio de 2015

8. Eboluzioaren frogak


Froga anatomikoak

Organo homologoak:  barne egitura bera duten organoak dira, nahiz eta organoen kanpoko itxura eta funtzioa berdinak ez izan.

Adibidez:pertsona baten besoak, txakur baten aurreko hankak, saguzar baten hegoak eta balea baten hegatsak


Organo analogoak: hainbat organismotan funtzio bera duten organoak dira, baina organo horiek ez dute jatorri bera.
Adibidez: saguzarren, hegaztien eta intsektuen hegoak

Aztarna-organoak: Eboluzioan zehar funtzioa galduz joan diren organoak dira.
Adibidez: apendizea

Froga paleontologikoak

Fosilak aztertzen dira. Fosil askok, oraingo espezieen antza dute, tarteko formak ere izan ditzakete, ohartzen gara lotura dagoela oraingo espezieen eta antzinako espezie fosilen artean.



Froga enbriologikoak

Hainbat animaliaren enbrioien garapenaren azterketa konparatuan oinarritzen dira. Elkarren artean antza dute, gerora desagertu egiten dira antzekotasunak, prozesuak aurrera egin ahala. Ornodun guztiak nahiko antzera garatzen dira.

Froga biogeografikoak

Espezieen banaketa geografikoaren azterketan oinarritzen dira, eremu jakin batean elkarrekin bizi diren organismoek antzeko eboluzioa izaten dutela, eta populazioak bakartuta geratzendirenean, ez dutela eboluzio bera izaten.




























Froga biokimikoak

Hainbat organismoaren molekulak konparatuta ateratzen dira. Zenbat eta antz handiagoa izan bi espezieen molekulak, orduan eta ahaidetasun handiagoa izaten dute, eta alderantziz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario